top of page

Emozioak mugitzen gaitu!


Roberto Aguado Romo Adimen emozionalean aditua da. Psikologoa, ikertzailea eta irakaslea. Horrez gain, adimen emozionalaren inguruko zortzi liburu idatzi ditu, eta VEC (Vinculación Emocional Consciente) teoriaren sortzailea da.

Instituto Europeo de Psicoterapias de Tiempo limitado elkarteko lehendakaria da, 2.482 psikologoz eta 214 medikuz osatutako elkartea.

Robertok BeraKruz Ikastolarekin harreman estua du, irakaslegoa hezten dihardu bi urtez, eta ikasleen garapena sustatzen ere, gurekin dugu bidelagun.

Datorren ostegunean, Urtarrilak 17, Ikastolan izango dugu, emozioen garrantziaz hitz egiteko. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Proiektu Gelan.

Zatoz eta gozatu! Ateak zabalik dituzu!


bottom of page