IKT: Informazio eta komunikazioaren teknologiak
Egungo tresnak
Egungo materialak
Dakigunez, ikastola munduari begira, munduari zabalik egon behar da. Horregatik, ezinbestekoa zaigu Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan. Gaur egun, konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar ditu ikasleak, alfabetatze edo gaikuntza integrala bermatzeko.
Ikasleak informazioa jaso eta transmititu ez ezik, informazioa eraiki ere egin behar du. Horretarako Berakruz Ikastolak baliabide digitalak ikasleen eta iralkasleen esku jartzen ditu ikasgaietan, proiektuetan eta hainbat eremutan komunitate birtualak erabiltzeko eta sortzeko.
Bestalde, ikastolako informazio korporatiboa hedatzeko Webgune gaurkotua modernoa eta erabil erraza sortu da. Ikastolaren eskaintza, berriak eta irudia argitaratzen ditugu eskola komunitatea jakinean egon dadin edozein unean eta munduan gure presentzia bermatzeko.
Horretaz gain, Educamos plataforma erabiltzen dugu gurasoei denbora errealean informazioa helarazteko. Oharrak, notak, hutsegiteak eta abar une oro gurasoen eskura egon daitezen. Horrela, seme-alaben, ikasleen, nondik norakoaren ezagutza, familien eta irakasleen arteko komunikazioa eta informazio horren irisgarritasuna hobetzen da.
Ahaztu gabe gaur egun sare sozialetan ere presentzia izan behar dela, Facebook proiektu berritzaileen berri emateko, artikulu interesgarriak partekatzeko eta hainbat jardueren berri emateko tresna bihurtu da BeraKruzen. Munduko albisteak, berrikuntzak jaso eta gureak mundura zabaltzeko erabiltzen da.
Gainera, Google lan-tresnak (gmail, drive, sites, classroom, blogger...) ikas-edukien eta Ikastolako prozesuen kudeaketarako lanabesa bihurtu dira BeraKruzen, ikastolako jardueren planifikazio, garapen, kontrol eta aplikaziorako ezinbestekoak. Gainera, maila batzuetatik aurrera eguneroko tresna dira ikasle-irakasleen, ikasle-ikasle edo irakasle-irakasle artean.
​
Besteak beste guzti honengatik, gizartearen garapenarekin bat datorren Ikastola dugu BeraKruz.