Haur Hezkuntza
Haur hezkuntzako bigarren zikloa 3-4-5 urteko gelek osatzen dute.
Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan.
Hau, oinarrizko konpetentziak garatuz egiten da:
Bere nortasun identitatea indartuz, bere bizitza indibiduala aberaztuz eta Ingurukoekin dituen hartu emonak bultzatuz , beraien ahalmenak ahalik eta gehien garatuz...
Guzti hau beti ere ume bakoitzaren erritmoak errespetatuz eta familiekin lankidetza estuan arituta egin behar izaten da.
Bigarren ziklo honetan, batez ere, bi eremutan egiten da lan:
​
-
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguerarekin lotuta: atsedena-erlaxazioa, garbitasuna, elikadura, jolas sinbolikoa, kanpo ekintzak, matematikak, tradizio kulturaleko jarduerak…
-
Komunikazio eta adierazpen eremuarekin lotuta: ipuinak, bildumak, poesia, erritmo jolasak, antzerkia, adierazpen grafikoak…
Jolasarekin eta esperimentazioarekin batera, errotazioz egiten da lana, txoko edo gune ezberdinetatik pasatuz, eta modu honetan haurren ezparru ezberdinak ahalik eta gehien landuz.