Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Gizarteratzen
Gizarterako garatzen
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16 urterarteko etapa izatea da ohikoena. Lau maila daude bertan eta beronekin amaitzen da Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorra.
Normalean, irakasgai bakoitza irakasle jakin batekin lantzen da eta gela bakoitza tutore baten zuzendaritzapean egoten da.
Etapa honetan, gizartean moldatzeko gaitasunak eskuratzen dira, aurreko etapako, autonomía handituz, geroz eta zailagoak diren erronkak ebatziz eta zoriontasuna bilatzeko gaitasunak hobetuz.
Etapa amaiera
Etapa berrien hasiera
Laugarren mailaren amaieran, Derrigorrezko Hezkuntzaren amaiera izanik, ikasle gehienek Graduatu Titulua eskuratu eta BeraKruz Ikastolako ibilbidea amaitzen dute.
Tutoretzak garrantzi berezia hartzen du maila hauetan, izan ere, ikasleen orientazio akademiko-profesionala ziurtatu behar izaten da.